XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

: (...) bere figuran heriotza bera zeraman.

Eri nintzen nere haundikeria baitan: hogei ta lau orduz alkarri entzun eta so egin ondoren, garbi ikusi nuen ez genduela ezer komunzki.

Anai bixkiren antza genduen, heriotza berdinara alkarrekin ginjoaztelako.

Ezertan erreparatu gabe, Tom-ek eskua hartu zidan: - Pablo, nere buruari galdatzen zioat... galde egiten... gizona desegiten denentz.

Eskua librotu ondoren, nik: - Nazkagarri hori, begira hakiok hire ankarteari.

Anka artean potzu bat zeukan egina, eta prakatatik tanto batzuk zeriola zegoen.

- Zer duk hau? zertan ari nauk? esan zuen lotsaturik.

- Pixa egin duk praketara, esan nion.

- Ez duk egia, nik ez diat horlakorik egiten, ez diat fitsik somatzen.